Zer da BDSKoop Eraldaketa Fabrika?
BDSKoop Ekonomia Sozial Eraldatzailean (ESE) oinarritutako proiektuen sorrera eta sendotzea babesten duen kooperatiben elkarte bat da. Aholkularitza, prestakuntza eta laguntza eskaintzen dizkiegu kooperatiba demokratikoak, inklusiboak eta jasangarriak sortu nahi dituzten pertsonei.
Zer da Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE)?
Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE) jarduera ekonomikoa bizitzaren, justizia sozialaren eta jasangarritasun ekologikoaren zerbitzura jartzen duen ikuspegia da. Ez da soilik ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko modu bat; gizartea eraldatzeko proposamen politiko-ekonomikoa ere bada, egungo krisi sozial, ekologiko eta demokratikoari erantzuteko.
OINARRI NAGUSIAK
ESEk ekonomia ulertzeko eta antolatzeko beste logika batzuk proposatzen ditu:
-
Pertsonak eta komunitatea erdigunean: irabazi ekonomikoa ez da helburu nagusia; pertsonen ongizatea, zaintza eta komunitatearen kohesioa dira lehentasuna.
-
Demokrazia ekonomikoa: erabakiak modu parte-hartzailean hartzen dira (langileak, bazkideak, erabiltzaileak…).
-
Justizia soziala eta berdintasuna: desberdinkeriak murriztea, lan-baldintza duinak bermatzea eta genero-ikuspegia txertatzea.
-
Jasangarritasun ekologikoa: ekoizpen- eta kontsumo-ereduak planetaren mugekin bateragarriak izatea.
-
Lurraldearekiko konpromisoa: tokiko garapena, ekonomia lokala eta sare kooperatiboak indartzea.
Zer “eraldatzen” du Ekonomia Sozial Eraldatzailea?
ESEk ez du soilik egungo ekonomia “humanizatu” nahi; egiturazko aldaketa bilatzen du:
-
Merkatuaren logika absolutua zalantzan jartzen du.
-
Hazkunde mugagabearen ideia kritikatu, eta bizitza duina bermatzeko behar adinako ekonomia proposatzen du.
-
Botere-harremanak (kapitala vs. lana, generoa, iparra-hegoa) ikusarazi eta aldatzea du helburu.
Zein ekimenetan gauzatzen da Ekonomia Sozial Eraldatzailea?
ESE askotariko esperientzietan agertzen da, adibidez:
-
Kooperatibak eta lan-sozietateak
-
Elkarteak, fundazioak eta ekonomia komunitarioko proiektuak
-
Finantza etikoak, kontsumo-taldeak, agroekologia-ekimenak
-
Zaintza-eredu kolektiboak eta berrikuntza sozialeko proiektuak
Nork sor dezake kooperatiba bat BDSKOOP-en bidelaguntzarekin?
BDSKoop-en laguntzarekin sortutako kooperatiba honako pertsona edo kolektiboek sor dezakete: Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen (ESE) balioekin bat egiten dutenek eta ekintzailetza kolektiboa bultzatu nahi dutenek. Ez da soilik enpresa bat sortzea; inpaktu soziala, gobernantza demokratikoa eta ikuspegi ekosoziala dituzten proiektuak sustatzea da helburua.
EKINTZAILETZA INDIBIDUALAK
Proiektu-ideia bat duten pertsonak, hasieran bakarrik egon arren, eredu kooperatiboan garatu nahi dutenak.
IDEIA PARTEKATU BAT DUTEN PERTSONA-TALDEAK
Dagoeneko elkarrekin ekiteko bildu diren kolektiboak.
ENPRESA-ERALDAKETA EDO ERRELEBO PROZESUETAN DAUDEN PERTSONAK
Honako helburu hauek dituzten langileak edo taldeak:
-
jarduera ekonomiko bat berreskuratzea,
-
enpresa merkantil bat kooperatiba bihurtzea,
edo belaunaldi-erreleboa ESE ikuspegitik lantzea.
IKUSPEGI EKOSOZIALA ETA KOMUNITARIOA DITUZTEN PROIEKTUAK
Honako arlo hauekin lotutako ekimenak:
-
trantsizio ekosoziala,
-
agroekologia, elikadura jasangarria, energia, zaintzak, kultura, hezkuntza, komunikazioa, teknologia soziala, etab.
Bereziki, lurraldean errotutako eta eraldaketa sozialerako bokazioa dutenak.
GAZTEAK EDO PRESTAKUNTZA PROZESUETAN DAUDEN PERTSONAK
Eraldaketa Fabrika bezalako programetan parte hartzen duten ikasleak edo pertsonak,
-
Ekonomia Soziala ezagutzen ari direnak,
-
eta ekintzailetza kolektiboa lan-irteera koherente gisa ikusten dutenak.
Ez da hainbeste nor zaren garrantzitsua, baizik eta nola eta zertarako ekin nahi duzun.
BDSKoop-ek honako ezaugarriak dituzten proiektuak babesten ditu:
-
pertsonak erdigunean jartzen dituztenak,
-
gobernantza demokratikoa dutenak,
-
inpaktu sozial eta ingurumenekoa bilatzen dutenak,
-
eta enpresa eraldaketarako tresna gisa ulertzen dutenak, ez soilik irabazi ekonomikorako.
Zein baldintza bete behar dira Euskadin kooperatiba bat sortzeko?
Euskadin, bi kooperatiba mota eratu daitezke:
-
Kooperatiba txikiak: gutxienez 2 bazkide langilerekin eta gehienez 10 bazkiderekin.
-
Tamaina handiagoko kooperatibak: gutxienez 3 bazkide langilerekin, eta bazkide kopuruari dagokionez mugarik gabe.
Estatutuak idazteko, kooperatiba erregistratzeko eta beharrezko aholkularitza juridiko zein tekniko guztia jasotzeko, gure laguntza izango duzu. BDSKoopen, zure proiektua urratsez urrats laguntzen dugu, prozesua askoz errazagoa eta irisgarriagoa izan dadin.
Zer laguntza eskaintzen du BDSKoopek kooperatiba bat sortu nahi dutenei?
BDSKoopek honako laguntza hauek eskaintzen ditu:
-
Kooperatiba eratzeko aholkularitza juridiko eta teknikoa.
-
Prestakuntza kudeaketa demokratikoko ereduetan eta Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean (ESE).
-
Estatutuak eta enpresa-planak lantzeko laguntza eta akonpainamendua.
-
Kooperatiben sareekin eta finantzaketa etikoarekin lotura.
-
Komunikazioan eta komunikazio-euskarriak garatzen laguntza.
Zer abantaila ditu kooperatiba bat sortzeak enpresa tradizional baten aldean?
-
Parte-hartze demokratikoa: bazkide bakoitzak ahotsa eta botoa ditu erabakietan.
-
Etekin banaketa bidezkoa: soberakinak bazkideen artean banatzen dira adostutako irizpideen arabera.
-
Ongizate komunarekiko konpromisoa: pertsonen eta komunitatearen ongizatea lehenesten da irabazi ekonomiko hutsaren gainetik.
-
Laguntza sareetara sarbidea: dirulaguntzak, prestakuntza eta beste kooperatiba batzuekin lankidetza.
Nola jar naiteke harremanetan BDSKoopekin aholkularitza jasotzeko?
Gurekin harremanetan jar zaitezke gure web orriko online inprimakiaren bidez edo proiektuak@bdskoop.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita. Pozik lagunduko dizugu zure kooperatiba sortzeko lehen urratsa ematen.
