Euskarazko Wikipediak dioenez, «Permakultura, gizakiok lurrean kokatzeko sistema jasangarria eta harmonikoa da, inguruan integratzeko modu egokia kontsumismotik kanpo eta naturaren baliabideak gordetzen dituena. Hitza ingelesetik dator, eta bi hitzen arteko kontrakzioa da: permanent eta culture, hau da, kultura iraunkorra. Permakulturak, izadian behatutako patroiak jarraituz, giza-habitat iraunkorrak sortu nahi ditu. Diseinu ekologikoa, ingeniaritza ekologikoa eta ingurumen diseinua konbinatzen ditu eredu berri bat sortzeko».
Tailerra: Kontsumo kritikorako tresna praktikoak
Aukeratu ahal izateko pribilegioa duenak, hori egiteko erantzukizuna du. Izena emateko Kontsumo kritikoa egiteko bi gauza izan behar dira: ezagutza eta kritikoki bizitzeko gogoa. Gure ohiturek eragina dute ingurunean. Gure hozkailuak inpaktuz beteta daude, gure...
BIDASOALDEKO ELIKADURA BURUJABETZA PAUSOZ PAUSO
Labore Txingudi, Hendaiakoop Bidasoa Txingudiko elikadura kontsumo taldeek, Maia permaculture erakundearekin batera eskualdeko elikadura karta izango denaren oinarria finkatu nahi dute. Bi erakundeok elikadura sistema agroekologikoa, gardena, parte-hartzailea...
AUZOEN BIRGAITZEA
XX mendeko 50. eta 80. hamarkaden artean gure hirietako aldirietan langile-auzo ugari eraiki ziren, hirien hazkunde azkarraren ondorioz. Auzune hauetako askotan, arazo ugari eta oso anitzak pilatzen dira: hiri-ekipamenduen urritasuna, isolamendu termiko eta akustiko eskasak, bizigarritasun baldintza pobreak, instalakuntzen eraginkortasun txikia, hiri-espazioen kalitate maila baxua… eta horiez gain, auzotarren errenta-maila ere, batezbestekotik behera egon ohi dena.
GIZAGUNE
Maria Jesus Vicente eta Maitane Eceiza, duela hamar urte baino gehiago sortutako Gizagune Zentroa birpentsatu eta eraldatzeko prozesuan murgilduta dabiltza BDS KOOPek eskaintzen duen Eraldaketa Fabrika programa baliatuz; Urteen poderioz ikasitako batzuk desikasiZ, besteak berrikusiZ eta ideia berriak proposatuz. Haiekin eseri gara proiektua ezagutzeko.
KOOPERATUZ 2024
Aurtengo kurtsoan zehar ibilbidea hasi duten proeiktu ekonomikoen artean 1.500 euroko bi sari banatuko ditugu, printzipio kooperatiboak ezagutu eta sustatzeko antolatu dugun sariketaren bidez.
AMILLUBI
Orain hiru hamarkada Biolurrek eredu ekologikoaren aldeko apustua egin zuen, norabide nagusiena beste bat bazen ere, baserritar eta herritar batzuk, beste lurralde batzuetan geratzen ari zenarekin inspiratuta, batu eta aurrera begirako bestelako ekoizpen eta kontsumo eredu baten aldeko bidea irekitzeari ekin zioten. Lurra, pertsonak, animaliak eta komunitatea zaintzeko helburuz.
Behatokia aurkezpena
Trantsizio Ekosozialerako Behatokia sortu du BDS KOOPek. Proiektu berri honen xedea Behe Bidasoako lurraldetaik abiatuta, trantsizio sozio-ekologikorako aukera, iniziatiba, eta ekintza posibleak ezagutu eta hauek Behe Bidasoako eskualdean gauzatzeko aukerak baloratzeko tresna izatea da. Eskualdeko lanketa honek Gipuzkoa zein Euskal Herri osoari ekarpen bat izan nahi du, beste lurraldeetan ere zabaltzeko eta errepikatzeko aukera luzatuz.
ESKUALDE GARAPENA
Pentsatu duzu inoiz 3023. urteko jendarteak (ordurako oraindik holakorik geratzen bada) 2023ko gure komunitateak eta ingurunea aztertzen dituenean zer pentsatuko duen? Zeintzuk izango diren egingo dituen analisiak?
ERALDAKETARAKO SINDIKALISMOA ETA EKONOMIA SOZIALA
Talaios kooperatibako kide den Oscar Garcia Jurado eta ELA sindikatuko Negoziazio Kolektiboko arduraduna den Pello Igeregik Manu Robles-Arangiz fundazioa eta Talaios kooperatibak elkarlanean argitaratu duten “Eraldaketarako sindikalismoa eta ekonomia soziala” liburua aurkeztu dute.










