Bergaran egosten ari den ekimenak kuriositatea sortu digunez, EHUNDU egitasmoko kidea den Ander Zangitu Orbearekin eta Markel Azkargorta, EHUNDU proiektuan Bergarako udala ordezkatzearen ardura duen zinegotziarekin elkartu gara proiektua ezagutu eta etorkizuneko erronkez hitz egiteko hitz egiteko.
ROBERT LONGA
Euskal herria eta Kataluniako elkarte eta erakunde ezberdinak bisitatzen ari da venezuelatik etorritako Robert Longa, berrantolaketa politiko, ekonomiko eta kulturalari loturik sortzen ari diren proiektuak ezagutu eta bizitzaren komunalizazioari buruzko hausnarketa...
BLOKEAK TRANTSIZIOAN
Ebidentzia zientifikoak argi utzi digu baliabide eta energia gutxiago izango ditugula bizitzeko ingurumenaren aldetik gogorragoak eta ekologiaren aldetik hondatuagoak izango diren inguruneetan.
TRANTSIZIO EKOSOZIALA AZTERGAI
Trantsizioa ekosoziala, trantsizio ekologikoa, trantsizio energetikoa… zein da “trantsizio” kontzeptu horren esanahia?
BIZHIRIAK
Berotegi globala, zahartze demografikoa, zaintzen krisia, plastikoz betetako itsasoak, ur eskasia eta desertifikazioa… krisi multidimentsional baten aurrean gaude, eta, zerbait egin ezean, hauen ondorioak betikoek jango dituzte: hirugarren munduko herrialde txiroek, langileriak, kolektibo migratuek, emakumeek, umeek eta zaharrek.
GERTUTASUNEKO ELIKAGAIAK
Askorentzat agroekologia hitz potoloa eta ulergaitza bada ere, prozesu ekologikoak oinarri dituen nekazaritza ekoizpen sistema edo praktika da. Ingurumen ikuspegi soiletik harago, tokiko ezaugarri soziokulturalak, ekonomikoak eta teknikoak barne hartzen ditu.
ESPAINIAR ESTATUKO POLO KOOPERATIBOEN SAREA JAIO DA
Behe Bidasoako BDS KOOP Elkartea, Bartzelonako ECOS Taldea, Madrideko Tangente Grupo Cooperativo, eta Zaragozako Grupo La Velozek bat egin dugu Ekonomia Sozial Eraldatzailearen esparruan jarduten dugun Polo Kooperatiboen arteko espainiar estatuko lehen Sarea sortu eta kooperatibismoa indartu, harremanak ehundu eta jakintza trukatzeko helburuarekin.
PIZTIA BETI DA BESTEA
Urruneko herrixka batean, bizilagunen arteko liskarrak. Hildako bat. As bestas, true crimemotako film petoa, funtsean lurraz eta diruaz ari zaiguna; galderak eta zalantzak eragin zizkidan, baita nahasmendua, edo kirrinka, ere.
LICOOF, TXILEKO FUTBOL LIGA KOOPERATIBOA
1971n, Txileko Santiagon, Erreginaren Liga gisa ezagutu zen lehiaketa batean du hazia liga kooperatiboak. Txapelketak jokatzen zituzten klub berberek antolatzen zuten liga hura, eta, horrela, baloiaren atzetik korrika egiteaz gain, klubei eta jokalariei elkarrekin hazteko eta helburu komunak lortzeko aukera ematen zitzaien.
ELKARREKIN KOOPERATIBA
Elkarrekin, irabazi asmorik gabeko gizarte intereseko kooperatiba bat da, bereziki gizarte-arloko emakume profesionalez osatua. Ikerketa soziala egiten dute, pertsona migratu, bazterketa-arriskuan dauden pertsona eta adingabeak bezalako kolektibo ezberdinekin gizarte inklusio arloko esku-hartze eta sentsibilizazio proiektuak diseinatu eta gauzatuz.
Eskolan, ikasle, irakasle, familia eta esparru komunitarioan kulturartekotasuna zeharka lantzen duen “Ongi Etorri Eskolara” proiektuaren inguruan hitz egiteko elkartu gara haiekin.










