EKINTZAILETZA PROGRAMA
ERALDAKETA FABRIKA
Zer da Eraldaketa Fabrika Kooperatiba Ekintzailetza Programa?
Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen ikuspegitik Bidasoaldean (Irun eta Hondarribian) kooperatibak eratzen laguntzeko doako programa da. Gizartearen beharrei begira arituko diren enpresak eratzen laguntzen dugu. Ikuspegi feminista, ekologista eta sozial batetik lan egin nahi duten enpresak eratzen laguntzen dugu, programa ere, filosofia horretatik landuz. Eusko Jaurlaritzak finantzatutako programa bat da.
Zer eskaintzen dugu?
Ekintzailetza programa honek beste ekonomia batetik lan egiteko aukera ematen du, zehazki, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailetik. Programa konbentzionalek zeharka ukitu ohi dute gizartearen beharretara begira eraikitako ekonomia ekosozial hau, baina Eraldaketa Fabrika programaren kasuan, programaren esentzia da. Olatukoop-etik sustatutako KoopFabrika programaren lerro berean kokatzen da.
Azkarra
Kurtso batean (4 hilabetetan) enpresa martxan egotea bilatzen da.
Pertsonalizatua
Bakarkako prozesuak izanik, beharren araberako programa izan daiteke.
Malgua
Ekintzailearen denbora beharretara egokitua.
Eraginkorra eta praktikoa
Planteamendu teorikotik hasita, emaitza praktikoak bilatzen dira.
Feminista, ekologista eta euskalduna
Eraldaketa honek jasangarritasun ekologikoa eta sozialak bilatu behar dituela ulertzen dugu, genero ikuspegi integral batetik landuta eta gure lurraldeko kultura integratuta.


